Mendi ibilbide gidatuak

UZTAILA ETA ABUZTUKO MENDI IBILBIDE GIDATUAK


ARRASATE – URKIOLA

Ibilbide hau herrigunetik hasita Urkiolan bukatuko da. Bidea Tellamendi ingurutik eta Zabalanditik pasatuko da. Itzulera garraio publikoan egingo da Gasteiz edo Durango loturen bitartez.


ARRASATEKO BIRA (EKIALDEA)

Arrasateko bira herriaren periferia zeharkatzen duen ibilbide zirkular luzea da, 27,6 km-koa. Irteera honetan, bira horren ekialdeko aldea egingo da, Bedoña eta Meatzerreka auzoak zeharkatuz.